Sinkuartel

DATORRENA

No events
Apirila 2024
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5

Feministek Bilboko portua hartu dute gerra bertan hasten dela salatzeko (2017-12-16)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Feministok gerraren aurka 2017-12-16 1

 

Santurtzi, 2017/12/16



“Feministok gerraren aurka. Armagintza eta arma-salmenta eten!” lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako martxa Santurtzitik abiatu eta portua hartu du. Irmoki salatu dute gerra Bilboko portuan hasten dela, bertatik abiatzen baita hilero, Eusko Jaurlaritza eta Portu Agintaritzaren bermearekin, Saudi Arabiara armak garraiatzen dituen itsasontzia. Martxan zehar egindako ekintzen bidez “historian zehar milaka emakumeren borroka antimilitarista” ekarri dute gogora, “bortizkeria heteropatriarkalik gabeko munduaren eraikuntzan egindako ekarpena” aldarrikatuz.


Mila feminista inguru abiatu dira Santurtzitik gaur goizean Arabia Saudi helmugatzat duen milaka tona armaren garraiobidea ahalbidetzen duen portu honen erabilera salatzeko. Martxa feminista antimilitaristan gerrateen kontra azaldu dira emakumeak, suntsipen eta heriotzaren aurka, gatazka garaietan emakumeak hartutako posizionamendu ausartez hitz egin digute eta, halaber, bakearen bidea eraikitzeko momentuetan feminismoaren presentziaren premiaz.


Ez dute ahaztu nahi izan portu honek duen izaera sinbolikoa; zehazki hemendik, Santurtziko portutik bertatik, milaka umek egin behar izan baitzuten ihes urrunera Guda Zibilean, babes bila. Memoria horri heldu nahi izan diote ere gure herrietan sortu eta elikatzen ditugun gerren ondorioak ukatzen dituzten migrazio-politikak seinalatzeko. “Bilboko Portuan harresia eraiki dute, pertsonen igarotze askea galarazten duena, eta Europar Batasunean jada dauden mugak areagotzen dituena. Muga hauek, gizakien suntsitze eta guda-imajinario bihurtu dira, transitoan dauden pertsona oro zapaltzen dute eta, etorkin eta errefuxiatueen oinarrizko eskubideak ukatzeaz gain, kriminalizatu egiten dituzte” esan dute antolatzaileek.

 

Feministok gerraren aurka 2017-12-16 2

 

Gerra eta bere bortizkeriaren kontra feministek bizitza erdigunean jarri eta bestelako munduaren eraikuntza aldarrikatu dute. Ez dira lehenengoak izan, ordea. Oso presente izan baitira gaurko martxan haiek bezala, historian zehar hainbat eta hainbat emakumek egindako borroka baketsu eta anitzak. Oroimen kolektibora ekarri nahi izan dituzte bereziki gaurkoan Greenham Common-eko emakumeak. “1981ean hamar urtez kanpamendu antimilitaristan erresistitu zutenak,”- azaldu digute- “herri horretan kokaturik zegoen NATO basean gurutzaldi-misilak baimentzearen aldeko gobernu Britaniarraren erabakiaren kontra protestatzen.”


Eta emakume horien borroka kementsu eta baketsu horien guztien ekintzak gogoan gaur bildutako emakumeek ere erresistentzia baketsua baliatu dute haien aldarrikapena ekiteko. Martxa Portuko instalazioen ondotik igarotzen zegoela, misil bat jarri dute Yemenrako norabidera begira, gure herritik bertara bidaltzen diren armen irudi, hango gerra elikatzea dutenak helburu. Gainera, manifestaldiak aurrera egin ahala hainbat emakume bota dira errepidean, zerraldo antzean, emakumeek gerretan duten ikusezintasuna eta biktima papera ikusarazi nahian, gatazka testuinguruetan beti baztertuak izaten direla agerian jartzeko. “Gerran heteropatriarkatua infinituraino era esponentzialean biderkatzen da eta emakumeon gorputzak bataila-eremu eta guda-harrapakin bihurtzen dira” adierazi dute. Azkenik, badaude Portuko hesietan kateatu direnak ere. Greenham Commoneko emakumeek NATOko basea blokeatu zuten bezala, Bilboko Portua hartu dute emakume feminista antimilitaristek gaur.

 

Feministok gerraren aurka 2017-12-16 3

 

Argi geratu da haien mezua: “Gerra hondamendia da, feminismotik aldarrikatzen dugun bizitza jasangarri baten kontrako adierazpena. Gure herrian armak ekoiztu eta esportatzen direla badakigu, eta arma horien helmugak, industria militarrak behin eta berriz elikatzen dituen gatazkak dira”.


Azkenik, eskaera bat erakundeei, “Portuko merkantziak babestera bideratzen dituzten neurri guztiak politika publikoen garapenera, indarkeria matxistari aurre egitera edo derrigorrezko desplazamenduak jasan duten pertsonen harrerara bideratzea. Proposamen ororen erdigunean, baita ekonomikoetan ere, giza eskubideak jartzen dituen herria nahi dugu”.

 

 

MANIFESTUA

KARTELA ETA DEIALDIA

PÚBLICO

EL DIARIO.ES

NAIZ

GARA

 

NAIZ

PÚBLICO

BERRIA

ARGIA

CADENA SER

BERRIA

ECUADOR ETXEA

ROJO Y NEGRO

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share