Sinkuartel

DATORRENA

No events
Apirila 2024
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5

Munduko Arrozak (Bilbao, 2017-7-1)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Munduko arrozak 2017

 

MUNDUKO ARROZAK herri ekimena Bilboko BILBO ZAHARRA, SAN FRANTZISKO ETA ZABALAKO TALDEEN KOORDINAKUNDEAK antolatzen du. Kulturartekotasuna eta parte hartzea bultzatzea dira gure helburuak, horretarako han eta hemen jaiotako pertsonen topaketak sustatzen ditugu. Arroza da gure errealitatearen ikurra eta sukaldaritza lehiaketan erabili behar den produktu nagusia. Badaude beste motako jarduera batzuk eta guzti horien bidez, 2017ko uztailaren 1ean, Mariaren Bihotza plazan, harremanak sortuko ditugu eta gure auzoetan dagoen aniztasuna konpartitu eta gozatuko dugu. Ezin dugu salatu gabe utzi gure auzoetan pairatzen den giza-bazterketa.


9:00 Mahai eta aulkien banaketa izena eman dutenei
11:00 Zenbait jarduera: umeen jolasak, abestiak, poemak eta arrozen prestaketa taldeka
13:00 Manifestazioa auzoko kaleetan zehar
13:30 MUNDUKO ARROZAK lehiaketa gastronomikoa
14:30 Herri bazkaria
16:00 Dantzen emanaldia eta sari banaketa


Aurten 115 talde eta 3.500 pertsona baino gehiago izena eman dute San Frantziskoko 14. Munduko Arrozak ekimenean parte hartzeko.

 

Munduko Arrozak kulturen arteko jaia da; herrikoa, parte hartzailea, autogestionarioa.

 

Munduko Arrozak deituriko jaiak kulturen arteko harremana bultzatu nahi du; pertsonen eta giza erakundeen artekoa: jar zaitez ba harremanean; saia zaitez zure ondoan dauden pertsonak eta taldeak ezagutzen; ez egon geldi zure mahaian.


Munduko Arrozak herriaren parte hartzean du oinarria. Antolaketa eta programa zure esku daude. Egin kantu, egin dantza, aldarrikatu, eskatu, jan, edan… dena zaizu zilegi. Bai, dena, indarkeria, xenofobia, ekintza sexistak eta homofoboak ez ezik. Guztia giro positiboan joan dadin luzatu eskua, eman laguntza. Ekimen ugariak aurrera atera daitezen ere bai: hondarrak bildu, garbitu, zure alboan dagoenak behar zaitu.


Munduko Arrozak jai eta festa autogestionarioa da. Ez du inolako erakunde publiko edo pribatuko laguntzarik jasotzen, auto-eraketa nahiago dugulako eta gu geure mezuak aldarrikatzeko aske izan nahi dugulako. Mahaiak, aulkiak, propaganda eta zabalkundea, ekimen guztiak aurrera ateratzeko beharrezkoa den azpiegitura… dena, Taldeetako Koordinadora eta gizarteko beste zenbait kolektibo solidarioen laguntza boluntarioaren bidez finantzatzen da. Eta zenbait materialaren salmenta bitartez. Lagun ezazu txartel, bonu, pegatina, azulejo, txapa, amantal… eskuratuz. Horrela, festa hau datozen urteetan ere era dezagun sustatu eta bultzatuko duzu.


Munduko Arrozak festa da, baina baita errebindikatzea ere bada. Gure kaleak okupatu eta berreskuratu nahi ditugu; gure auzoek instituzioengandik jasaten duten utzikeria eta bazterketa salatu; jatorri ezberdineko pertsonen arteko harremana eta bizikidetza defendatu eta bultza. Zaitez ba, errebindikazio hauen bozgorailu ere: hartu parte eguerdiko kalejiran.

 

MUNDUKO ARROZAK

 

 

 

 

Share